XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mexa, Ebanjelioa, otoitza, Jesus

Ondo baiño obeto ezagutzen ditu gazteak Georges Carpentier-ek.

Lizeoko apaiza izan da urte askotan.

Europako amabi errialdeetako erlijio irakaskintzaren arduradunak bildu dira lehengo illean.

Batzar artan Georges Carpentier-ekin izketatzeko egokiera izan genduen, gazteen siñesmenaz galdetzeko egokiera.

Ez dutela ezertan siñesten gaurko gazteak, ez diela ezergatik ajolarik, entzun ohi da... Zer derizkiozu?

Ez dela egia, uste dut, onela, osoan artuta.

Gehienak ez daude lasai.

Beste zerbait nahi dute.

Beste biziera bat.

Siñestu, siñestu... Besteekin arreman sakonetan bizi nahi dute.

Diruak zikintzen ez duen mundu berrian amesten dute.

Egiazko maitasuna arkitu nahi lukete.

Baiña zertaz siñesten dute? Siñesten al dute ezertaz? Mundu berri batean?

Bai politikagintzan.

Gutxi dira, baiña argituz eta elkartuz doaz aldaketa baten egarriz.

Era guztietako joerakoak dauzkagu, baiña Marx-zaleak ditugu gehienak, naiz eta komunista alderdiari uko egin.

Egin ditekean iraultza ortan siñesten dute bai Mao-zaleak, bai komunistak eta bai P.S.O.-koak.

Jakiña, siñesmena da, baiña emengo etorkizunari buruzko siñesmena.

Baiña badira erlijiotasun batean siñesten dutenak ere.

Jakiña politika arazoa baztertu gabe.

Ezagutzen ditut siñesmenak eragiñik politikan murgildurik dabiltzan neska-mutillak.

Ezagutzen ditut otoitz bizitzari gogotsu ekin diotenak ere...

Baiña ori talde txiki bat besterik ez da.

Non da gazte sail aundia?

Argi dago gertatzen dena.

Gero eta gutxiago doaz gazteak mezatara eta gero eta otoitz gutxiago egiten da.

Eta onek erlijio utsune bat sor lezake.

MUNDUA IKUSTEKO ERA BERRIA

Baiña ez diteke esan, elizara joaten ez direlako, erlijioaz kezkatzen ez direnik.

Bakoitzak bere erara sakondu nahi du erlijio arazoetan.

Badaude mezatara joan nahi ez duten gazteak, lehenago behartuta eraman genitualako edo, baiña gizartegintzara eragiten dien elizkizunetara pozik joan ohi dira talde txikietan elkarturik.

Min artzen dute ez dutela siñesten esaten zaienean.

Ez dute betetzen siñeskai eta lege batzuk diotena, baiña beren bizitzari erantzungo dien zerbait nahi dute.

Zerbaiten billa dabiltza.

Siñestu nahi lukete...

Gaztekera berria sortzen ari da: era berriz eta aberatsez mundua eta siñesmena artzen dituzten gazte berriak.

Erantzunkizun osoz erantzun nahi liokete beren bizitzari.

Askatasunaren eta eragintkortasunaren zale dituzu. Zuzenaren gose. Alaitasunaren egarri. Gaur ere bizi nahi dute, ez bihar bakarrik...

Jakiña au guzia siñesmenik eta Jainkorik gabe gerta diteke, baiña erlijio arazoaren inguru-marietara urbiltzea dugu, besterik gabe.

Baina badaude gauza auetarako guztietarako ere siñesmena iturri dutenak.

Baiña elizan aspertzea ez da oraingoxea.

Gu ere gazte giñanean, aspertu egiten giñan mezatan.

Ainbesteraiñoko aldea al dago bada, gaurko gazte auen eta lehengoen artean?

Aundia. Zalantzarik gabe.

Guretzat erraza zen gure gaindikakoaz elkartzea.

Jaiotzatik eriotza arte oso bertan eta bizirik zegoen guretzat Jainkoa.

Gaurko gazteen burua mundu ontara begira jarria dago, ez ain zuzen ondasun lurkoietara begira.

Gu ere aspertzen giñan mezatan, baiña ez genduen ezer ez zuela balio pentsatzen.

Bazuen guretzat gure gaindikako indarra.

Gogorra da gaurkoei gertatzen zaiena: ez du ezer balio eta ez noa... Beldur dio gaurko gazteak aspertzeari.

Aspertzea, iltzea dela esan du norbaitek.

MARTIN LUTERO-KING BAIÑO AUNDIAGOA

- Eta Jesukristo? Atzetik daramazki gaur ere asko Jesukristok.

Egia diozu.

Ez dauzkate bertan behera uzteko gazte askok Ebanjelioko zenbait erakutsi.

Kide samarreko ikusten dituzte beren ametsak eta Ebanjelioko erakutsiak.

Ez Moskuk eta ez New-York-ek lilluratzen ditu.

Ez dute aparteko ezer arkitzen ez batean eta ez bestean.

Asko bereganatzen ditu oraindik Jesusek.

Jesusen Jainko-alderdirik ez dute sumatzen.

Berantzat igarle arrigarri bat besterik ez da.

Igarle aundia.

Martin Lutero-King baiño aundiagoa... Orixe besterik ez da askorentzat.

Gero eta zaillago gertatzen zaie gaurko gazteei Jesusen Piztuera siñestea.

Eta auxe da ain zuzen ere egiazko Ebanjelioak topo egiten dutenean arkituko dute siñesmena ere.

Ez gaude bidearen bukaeran.

Gaurko bi joeren aurrez aurreko burrukak sortuko du berritze au.

Mundugintza utsera bihurtu nai lukete batzuk siñesmena.

Munduko zurrunbilloetatik at, atsedena arkitu nahi lukete kristautasunean beste batzuk.

Batzuk gizarte ekintza arkitzen dute Ebanjelioan, beste batzuk egonaren ausnarra.

Bi joerak uztartzeak ekarriko du nere ustez elkar aberastearen oreka.

Mintza gaitezen mezari buruz.

Entzun dudanez, ez omen du orrenbeste garrantzi.

Zorakeria.

Ezer ausnartu badezakete gaurko gazteek, Eukaristia ausnartu dezakete jai giroan eta talde giroan egiten bada behintzat.

OTOITZA EZ DA GURPIL ZAHAR BAT

Mezatara gehiago ez joatea erabaki zuen emezortzi urteko mutillaren aita nahigabetuarekin izketan jardun nintzan lehengoan.

Nere iritzia jakin nahi zuen, baiña ortarako berak zer jokabide artu zuen jakin nahi nuela erantzun nion: behartua zaude eta mezatara joan behar duzu eta ez diezu zure anai txikiagoei gaizki erakutsiko, agindu ziola zorrotz esan zidan.

Ori ez zela bide egokia, erantzun nion.

Danok gaude Eukaristiaren beharrean, baiña Eukaristia billatzeko erak eta bideak ez dira beti berdiñak.

Eta zer, otoitzaz mintzatzen bagera? Gaurko gazteek otoitz gutxiago egiten dutela diozu.

Egia da eta larritzekoa da.

Badaude bai, otoitz egiten dutenak ere.

Baiña gehienek gurpil zahar bat bezala baztarrera botatzen dute.

Ala esaten zidan Biafrako guda garaian amabosten bat urteko neska batek: Otoitz egiteko eskatuko diguzu.

Gazteok ez goaz.

Jainkoari eskatzera gizonak egin dezaketena eta egin behar dutena.

Ez dugu onartzen azti-otoitzik.

Alaz guziz ere gazteen bakardadea Jainkoak bakarrik betetzen du.

Askok ala diote: Jainkorik gabeko bizitza ez da bizitza.

Ez dezakegu ahaztu Taizen gertatzen dena.

Otoitz ausnarrera jo dute.

Eta Eliza?

Ia guztiak aurka dauzka, erakunde bezala behintzat.

Ez dute jerarkia indar bezala onartzen.

Gazteen egoera eta arazoei erantzuten dion neurrian bakarrik.

Zerbitzuan dagoen neurrian.

Elizaren eta elkarte onen arduradunen eginkizuna billatzen saiatu behar dugu.